Ez daude geldirik egoteko Berako Kaxerna Gaztetxean. Joan den asteburuan film laburrak ikusteko aukera izan zuten eta honetan, kontzertua eta Kaxernotegia antolatu dituzte.
Otsailaren 24an, ortziral arratseko 22:00etatik aitzinera kontzertua eskainiko dute Guaka eta Luz de Putas taldeek. Guaka taldea, Hego amerikako rock taldea da Euskal Herritik biran dabilena. Beran jo ondotik, Irungo Moskuko Kabigorrin joko du larunbatean. Luz de Putas taldeak, berriz, “Pink light district” diska berriaren aurkezpena eginen du.
Larunbatean, otsailaren 25ean, Kaxernotegia antolatu dute, hau da, sagardotegi menua izanen duen bazkaria: txorizo egosia, bakailu arrautzopila, txuleta, gasna eta intxaurrak izanen dituzte eta baserritarrez jantzita joateko deia ere egin dute. Betiko bertsolariak ere bertan izanen dira eta arratsean bestak segituko du herrian.
Beti bezala, ekitaldi batera nahiz bertzerako, Gaztetxeko bizilagunen etxerako sartu ateriak ez oztopatzeko gibeleko parkinean aparkatzeko edo, hobe, oinez nahiz bizikletaz goitzeko animatu dute gaztetxetik.