Martxoaren 15ean irekiko da Berako Maratoi Erdian izena emateko epea

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Apirilaren 15ean eginen den Berako Mendi Maratoi Erdia presta­tzen hasia da Manttale Mendi Taldea. Aurtengoa zortzigarren edizioa izanen da eta izen-ematea martxoaren 15ean zabalduko da, 13:00etatik aitzinera, eta Man­ttaleren web orrian­ egin beharko da (www.manttale. com). Prezioa joan den urteko berdina izanen da, 22 euro fede­ra­tuek eta 25 euro federatu gabekoek. Antolakuntzak azken hauentzat aseguru pribatu bat izanen du, lasterketan gerta dakiokeen edozein gorabeherari aurre egiteko. Martxoa­ren 27ra arte zabalik egonen da izena emateko epea, beti ere, 450 dortsalak agortu bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun