Berako eta Frantziako Blaye Musika Eskoletako ikasleek klarinete kontzertua eskainiko dute larunbatean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Goizean ikasleak elkartuko dira eta arratsaldeko 16:00etan eskainiko dute emanaldia

Otsailaren 25ean, larunbatean Berako Musika Eskolako eta Frantziako Blaye Musika Eskolako ikasleak elkartuko dira 11:00etatik 13:00etara. Gero, arratsaldeko 16:00etan hasita klarinete kontzertua eskainiko dute doan Musika Eskolan.

Berako Musika Eskolako irakaslea Aitor Mitxelena da eta Blayeko eskolako irakasleak Cecile Corti-Dupuy, Richar Anis eta Genti Dollani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun