Hotza bai, baina giro ederra ere bai. Inauteriak ongi joan dira aurtengoan ere eta parte hartzaileak ere izan dira, 48 gazte ibili baitira etxez-etxe eta baserriz-baserriko eskean. Zozketako lehen saria, berriz, bildotsa eta Iñurrietaren ardo lotea, Aiesteneko Julitxu Antxordokiri tokatu zitzaion eta bigarren saria, Iñurrietaren ardo lotea, Akotraingo Virtudes Iguzkiagirreri.