Xake erakustaldia eta film emanaldia izanen dira otsailaren 26an

Joxean ORTEGA 2012ko otsailaren 22a

Goizean xakean ariko dira Nafarroako bi txapeldunak

Aitzineko aldizkarian iragarri bezala, Kultur Batzordeak antolatuta, Nafarroako bi xake txapeldunak Biltoki elkartean izanen ditugu otsailaren 26an, igandearekin. 11:00­etatik aitzinera, xake erakustaldia eskainiko dute. Xakean aritzen den edozein hurbiltzen ahal izanen da eta bertara azal­tzen direnekin simultaneak –beraietako bat aldi berean ber­tzeen aurka– eta itsu moduko partida bat jolastuko dituzte bi gonbidatuek, Unai Garbisuk eta Mikel Ortegak, hain zuzen.

Arratsaldean, berriz, 19:30ean, ziber espazioan, Kutsidazu bidea, Ixabel pelikula ikusteko aukera izanen dugu. Umorez beteriko filma da, Finlandia telebistako programa egiten duten taldeko partaideek aktore lanak eginez: Alkain eta konpainiarekin irri ederrak eginen ditugu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun