Zero azpiko tenperaturak izanda ere, giro beroan joan dira inauteriak. Ortzegun eta ortziralean, Mozorro Xuriak baserrietan eta herriko etxeetan puxka-puxka ibili ziren. Gaztetxoak, berriz, ortziral eta larunbatean egin zuten. Ortzegunean, eskolako lagunek mozorro besta egin zuten. Ortziralean, 130 afaltiar bertso afarian izan ziren; eta hogei emakumek afaria egin zuten. Larunbat arratsaldean, hainbat haur eta guraso mozorrotu ziren eta kalejira egin zuten. Ondotik, txokolate beroa hartu zuten. Mezondoan, mozorroak txokor biltzen, motozerran eta pilotan aritu ziren, ikuskizun ederra eginez. Boletoen zozketako saridunak ere atera ziren: telebista eta urdaiazpikoa Simonera joan ziren eta GPSa Aitziber Lizardik eraman zuen. Arratsean eta goizaldean giro paregabea izan zen. Orain, Mozorro Besta martxoan izanen dugu.