Berriki, EHNE sindikatuak antolaturiko baratzegintza ekologikoari buruzko tailer bat izan da. Parte hartzea ezinezkoa zuten herritar batzuek interesa erakutsi dute eta bertze behin ere, gai beraren pean ikastaroa antolatu da.
Udalaren ekimenez, 12 orduko ikastaroa izanen da martxoaren 3, 10 eta 17an eta 09:00etatik 13:00etara. Dena den, baliteke hiru egunez egin beharrean bitan egitea, baldin eta bigarren larunbatean eguraldi ona egiten badu, goiza eta arratsaldea aprobetxatuta.
Josune Zamora hondarribiarrak ikastaroa emanen du. Interesa duenak Herriko Etxean izena eman behar du otsailaren 29a baino lehen eta bakoitzak 25 euro ordaindu behar ditu.