Edoskitze Taldea duela denbora bat hasi zen lanean eta hileko azken ortzegunetan, 17:30etik 19:30era biltzen da udalak Koskonta Bideko 7ko bigarren pisuan duen aretoan, haurdun dauden emakumeek eta bularra ematen dutenek izan ditzazketen zalantzak argitzeko helburuarekin. Jendaurreko aurkezpena egin zuten otsailaren 9an, berendu ekologiko baten bitartez. Bularra ematen ari diren amak bildu zituzten, edoskitze naturalaren aldeko publizitatea egiteko. Agertu zirenen artean Laura Gutmanen bi liburu zozketatu zituzten. Aldizkari honen erreportajean edozkitze taldeei buruzko informazio gehiago duzue.