Arrano elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta urtemuga hori behar den bezala ospatzeko batzorde berezia martxan jarri dute lana eta ideiak dituzten guzientzat irekia. Ospakizuna “Kabi bat, hamaika hegada” lelopean bildu nahi izan dute eta 2012an Nafarroako konkistaren 500. urtemuga betetzen denez, azpi-lelo moduan “25 urte deskonkistatzen” erabiliko dute.
Inauterietako Astelehenean elkarrekin mozorrotzeko deia egin zuten eta Kabia gaitzat hartuta, gisa guzietako txita, hegazti eta pelaje guzitako arranoz mozorrotu ziren kideak.
Hemendik aitzinera, lehiaketa gastronomikoa, bazkide guziak aterako liratekeen bideo baten edizioa, Arranoko 25 urte hauetako historia bilduko duen liburuxka argitaratu, hitzaldiak, irteerak eta bertze zenbait ekitaldi prestatu nahi dituzte. San Ferminetarako denek erabltzeko moduko zerbait atera nahi dute, kamisetaren bat edo, eta urte bukaerarako besta handi bat antolatu nahi dute, afaria edo bazkaria barne.