Toki Ona institutuko DBH 4. mailako 64 ikaslek oinarrizko bihotz eta biriketako bizkortze teknikak ikasteko aukera izan dute. Hiru zatitan egin dute ikastaroa: hasteko, ikasle bakoitzaren ezagupen maila neurtu da; gero, azalpen teorikoak eman; eta bukatzeko, egokitutako gelan eta beharrezko materialekin, ariketa praktikoak egin dituzte: bihotz masajea, ahoz-ahokoa, eta albo-segurtasun postura. Ikastaro hau osasun-larrialdietako profesional batzuek martxan jarritako ekimena da. El ABC que salva vidas elkartea sortu zuten lehenbizi, eta gero, Osasun eta Hezkuntza Sailaren arteko proiektu bat sortu zen. Hortik ikastetxeetara hedatu da.