Laugarren salgai hondarren feria eginen da martxoaren 4an

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 22a

12 komertziok parte hartuko dute

Aitzineko urteetako arrakasta ikusita, aurten laugarrenez, salgai-hondarren feria egitea erabaki du Larun-Haizpe merkatarien elkarteak. Martxoaren 4an eginen da, 10:00etatik 19:30era, eta herrriko 12 dendarik stockean dituzten artikuluak prezio onean eskainiko dituzte.

Kiroldegira sartzeko euro bat kobratuko da 18 urtetik goitikoei eta horrela, zenbat jende sar­tzen den jakiteaz gain, sarrera horrekin, lagun­tzaile diren ostatuetan tragoxka bat doan har­tzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun