Inude eta Artzaiak aterako dira igandean Berako inauterietan

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 17a

Inude eta artzaiek ohiko ibilbidea eginen dute igandean. Artxiboko argazkia

Astelehenean Zingar Arraultze, karrozak eta Masaranduba perkusio taldearen animazioa izanen dira

Ortzegun Gizeneko ospakizunen ondotik, igandean segida izanen dute Berako inauteriek. Protagonista nagusiak diren Inudeak eta Artzaiak eta bere konpartsa goiz eta arratsaldez ibiliko dira karrikaz karrika.

Ortzegun Gizeneko ospakizunen ondotik, igandean segida izanen dute Berako inauteriek. Protagonista nagusiak diren Inudeak eta Artzaiak eta bere konpartsa goiz eta arratsaldez ibiliko dira karrikaz karrika.

Otsailaren 19an, igande goiz osoan Inudeak eta artzaiak herrian barna ibiliko dira, Eztegara pilotalekutik hasita. Gure Txokoa elkarteak antolatzen duen ekitaldi honek 18:00etan izanen du segida, Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara joanen baitira. Tartean, bazkaria izanen dute inude, artzaiek eta gainerako laguntzaileek.

Inauterietako Astelehenean, goizean zingar arraultze eginen da baserrietan eta eguerdi partean karrozak eta mozorroak izanen dira karriketan. 19:00etatik 20:00etara animazioa izanen da Masaranduba Perkusio taldearekin Altzateko karrikan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun