Urteroko ohiturarekin segituz, inauterietako larunbatean mus txapelketa antolatu zuen aurten ere Berako Gure Txokoa Elkarteak. Otsailaren 18an izan zen, eta 38 bikotek parte hartu zuten. Gehienak beratarrak izan arren, Lesaka, Igantzi, Etxalar eta Arantzako jendea ere hurbildu zela adierazi dute antolatzaileek.
Lehenbiziko saria, txapelak eta 400 euro, Txema Otxoteko eta Iratxe Ordokirentzat izan zen; bigarren saria, Zubi Ondo jatetxean bi bazkari, Asier Calderon eta Andoni Martinezek eskuratu zuten; hirugarren saria, Zalain jatetxean bi bazkari, Joseba Susperregi eta Xuster Goikoetxearentzat izan zen eta laugarrena, Martikoren bi lote, Carlos Pombar eta Saturnino Pikabearentzat.