Bidasoa Ikerketa Zentroak “Giza zientzietarako liburutegi eta biltzaile digitalak” izenburuko ikastaroa antolatu du martxoaren 2, 9 eta 16rako, 19:00etatik 20:30era. Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta Bidasoa Ikerketa Zentroko kide den Fernando Mikelarenak emanen du ikastaroa Berako Toki Ona institutuan. Ikastaro honetan “interneteko liburutegi eta biltzaile digitaletatik eskura dauden liburu eta aldizkari espezializatuetako artikuluak nola deskargatu erakutsiko da”. Antolatzaileek prentsa ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, ikastaroa dohainik da eta gehienez ere hogei lagunentzako tokia izanen da. Interesatuek izena eman beharko dute bisasoaikerketazentroa@gmail.com helbidera idatzita. Bidasoa Ikerketa Zentroak bere esker ona agertu dio Toki Ona institutuari ikastaroen antolakuntzarako erakutsi duen jarreragatik.