25. urtemuga ospatzen hasiko da Lesakako Arrano Elkartea

Ttipi-Ttapa 2012ko otsailaren 15a

“Kabi bat, hamaika hegada” izengurupean hainbat ekitaldi egin nahi ditu urte osoan

Lesakako Arrano elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta urtemuga hori behar den bezala ospatzeko batzorde berezia martxan jarri dute lana eta ideiak dituen guzientzat irekia. Ospakizuna “Kabi bat, hamaika hegada” lelopean bildu nahi izan dute eta 2012an Nafarroako konkistaren 500. urtemuga betetzen denezn, azpi-lelo moduan “25 urte deskonkistatzen” erabiliko dute.

Lesakako Arrano elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta urtemuga hori behar den bezala ospatzeko batzorde berezia martxan jarri dute lana eta ideiak dituen guzientzat irekia. Ospakizuna “Kabi bat, hamaika hegada” lelopean bildu nahi izan dute eta 2012an Nafarroako konkistaren 500. Urtemuga betetzen denezn, azpi-lelo moduan “25 urte deskonkistatzen” erabiliko dute.

Hasteko, Inauterietako Astelehenean elkarrekin mozorrotzeko deia egin dute eta urtemugaren leloarekin bat eginez, gaia “kabia” izanen da eta «gisa guzietako txita, hegazti edo pelaje guzietako arranoz mozorrotzea proposatu dute». 11:00etan elkartean elkartu eta gosaldu ondotik, kalejira eginen dute herrian barna. Gero bazkaria izanen da. Horretarako ostatuan eman behar da izena otsailaren 16a baino lehen.

Hemendik aitzinera, lehiaketa gastronomikoa, bazkide guziak aterako liratekeen bideo baten edizioa, Arranoko 25 urte hauetako historia bilduko duen liburuxka argitaratu, hitzaldiak, irteerak eta bertze zenbait ekitaldi prestatu nahi dituzte. San Ferminetarako denek erabltzeko moduko zerbait atera nahi dute, kamisetaren bat edo, eta urte bukaerarako besta handi bat antolatu nahi dute, afaria edo bazkaria barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun