Arraultze-Arraultzetik asteleheneko karrozen desfilera giro ona izanen da

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 9a

Fraindarrak puxka biltzen. Artxiboko argazkiak

Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldean Irain Eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek antolatutako inauteri besta ospatuko badute ere, Ortzegun Gizenarekin hasiko dira inauterietako ospakizunak. Dena den, Arrano elkartetik jakinarazi dutenez, zakozarren bilera otsailaren 11n eginen da, larunbatean 17:00etan. Inauterietan Zakozar atera nahi dutenek bilerara joan beharko dute, bertan izena eman eta zakuak banatuko baitituzte. Igande arratsean izanen da inauterietako pertsonai nagusiaren harat-honatak ikusteko aukera.

OTSAILAK 16, ortzeguna

Goiz-eguerdian herriko haurrak etxez-etxe ibiliko dira Arraultze-Arraultze eskean.

OTSAILAK 19, igandea

08:00 Goitarrak Auzoberri, Endara eta Zala auzoetan ibiliko dira. 17:00 Zaku Zahar eta Mairu ttikien kalejira Lesaka trikitixa taldearekin. 18:00 Dantzaldia Plaza Zaharrean. 19:00 Zaku Zaharren kalejira, Musika Bandarekin, Arrano Elkarteak antolatua.

OTSAILAK 20, astelehena

08:00 Fraindarrak Arraultze-Arraultze eskean ibiliko dira Frain auzoan. Eguerdian inauterietako orgak izanen dira plazan. 18:00 Dantzaldia Plaza Zaharrean. Asteartean ere, Fraindarrak taldeko kide batzuk puxkak biltzen ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun