Argazkian ageri diren hauetako bati baratze ekologikoaz zerbait galdetuz gero, seguru erantzun egokia emanen lukeela. Horretaz ikastaroa jaso berri baitute Manu Esparzarekin, EHNE sindikatuaren eskutik. Tailer honek herritar gehiagoren arreta ere bereganatu du eta seguruenik martxoan baratzegintza ekologikoaren inguruan bertze ikastaro bat antolatuko da, hau ere Manu Esparzarekin.