Sortuz geroztik, Herriko Etxeak eta gurasoek irautearen aldeko apustua egina dute eta horretan burubelarri lanean ari dira. Iaz, Porrotx eta bere lagunekin egunpasa ederra antolatu zen hilabete honetan eta babes ederra izan zuen egitasmoak. Aurtengo erronka haundiagoa da. Heldu den apirilaren 21ean, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak eta beren taldearen Zazpikoloroa azken lana taularatuko da Berako Eztegara frontoian Pelle Ttikiren alde. Momentuz, eguna urruti xamar dago eta informazio gehiago jaso ahala (sarreren salmenta puntuak eta abar), tarte honetan emanen dugu. Koldobike Gorostiza hezitzalea bertan dela, ikasturte honetan sei ikasle daude haur eskolan.