Otsailaren 9an, ortzegun arratsaldeko 18:30ean Edoskitze Taldeak berendu bat antolatu du Koskonta Bideko 7ko bigarren pisuko udal aretoan. Bularra ematen ari diren ahalik eta ama gehien biltzeko asmoa dute, edoskitze naturalaren aldeko publizitatea egiteko. Agertzen direnen artean liburu bat zozketatuko da.