Beti Gazteren batzarra

Aitor AROTZENA 2012ko otsailaren 8a

Otsailaren 11n, larunbatean 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean eginen da Beti Gazte elkartearen urteko batzar nagusia. Joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iazko ekitaldiak eta kontuen balantzea eta aurtengorako pres­tatu diren ekitaldiak eta aurrekontua aztertuko dira. Kuoten egunera­tzeaz, askotariko informazioaz eta zuzendaritza batzordearen be­rritzeaz aritu ondotik eskari-galderen txanda izanen da. Bukatutakoan, lunch ttiki bat eskainiko da elkartearen egoitzan bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun