Aurten ere, mus txapelketa antolatu du Gure Txokoa elkarteak inauterietako larunbatean, hilaren 18an, Iamotenean. Txapelketa 16:00etan hasiko da eta izen-ematea 15:00etatik aitzinera egin beharko da, bikoteko 12 euro ordainduta. Sariak ederrak izanen dira: lehenbiziko bikoteak 400 euro eta txapelak eskuratuko ditu; bigarrenak bi afari Zubiondo jatetxean; hirugarrenak bi afari Zalainen eta laugarrenak Martikoren bi lote.