Otsaila gaztetxean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Hainbat ekitaldi izanen dira Kaxerna gazte­txean hilabete honetan. Otsailaren 4an presoen aldeko mendi mar­txa egitekoa zen; or­tziral honetan aipatu bertso saioa jokatuko da eta hilaren 17an, film laburren emanaldia izanen da 22:00­etan hasita. Gero, mo­­­zo­rro besta eginen da.

Hilaren 24an, ska gaua antolatu dute eta 22:00­etan kontzertuak eskainiko dituzte Guaka eta Luz deputas taldeek­. Biharamunean, Kaxer­no­­­te­gia izanen da. 14:00­etan sagar­dotegiko menuarekin baz­karia eginen da eta ondotik bertsolariak izanen dira.

Martxoaren 10ean eskualdeko gazte eguna eginen da eta 17an rea­gge-hip hop gaua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun