Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu duen Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako saio bat Kaxerna gaztetxean eginen da. Ortziral honetan, hilak 10, izanen da.
Beratarrak taldeak Leitzako Leitzaundi taldea izanen du aurkari eta 21:00etan hasiko da lehia. Merendu-afaria eginen da lehenbizi eta ondotik emanen zaio bertso emanaldiari hasiera.
Beratarren taldean, Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru dira bertsolariak; Garaxi Taberna gai-jartzaile edo aurkezle lanean ari da eta taldeko ordezkariak Igor Lasaga Matxako eta Anjeltxo Aranibar dira.