Otsailaren 9an, ortzegun arratsaldeko 18:30ean Lesakako Edoskitze Taldeak berendu bat antolatu du Koskonta Bideko 7ko bigarren pisuko udal aretoan. Bularra ematen ari diren ahalik eta ama gehien biltzeko asmoa dute, edoskitze naturalaren aldeko publizitatea egiteko. Agertzen direnen artean liburu bat zozketatuko da.
Edoskitze Taldea duela denbora bat hasi zen lanean Lesakan eta hileko azken ortzegunetan, 17:30rtik 19:30era biltzen da leku berean, haurdun dauden emakumeek eta bularra ematen dutenek izan ditzazketen zalantzak argitzeko helburuarekin. Ortzegun arratsaldean jendaurreko aurkezpena egin nahi dute.