Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 11n, larunbat arratsaldeko 19:00etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar Etxea, Mukixu eta Altzate karrikan barna, Altzateko Plazan bukatzeko. Euria eginen balu, Ricardo Baroja Eskolan eginen litzateke.
Larunbatekoa prestatzeko entsaioak berriz, ortegunean arratsaldeko 19:00etan eta ortziralean 20:00etan eginen dira Musika Eskolan.
Inude eta Artzaien entsaioak
Bertze aldetik, inude eta Artzaien egunerako Eztegara pilotalekuan eginen diren entsaioak ere iragarri ditu Gure Txokoa dantza taldeak. Lehenbizikoa otsailaren 11n, larunbat goizeko 10:00etan izanen da. Heldu den astean, hilaren 15ean, asteazken arratsaldeko 20:00etan eta 17an, ortziral arratsaldeko 19:00etan izanen dira. Bertan, bazkarirako txartelak ere salgai izanen dira, 13 eurotan.