Lesakako Edoskitze taldeak jendaurreko aurkezpena egin du berendu batekin

Aitor AROTZENA 2012ko otsailaren 10a

Edoskitze tailerraren aurkezpena, ortzegun arratsaldean Lesakan. Aitor Arotzena

Hilabeteko azken ortzegun arratsaldetan biltzen dira haurrei bularra emateko informazioa eskainiz

Lesakako Edoskitze Taldea duela denbora bat hasi zen lanean Lesakan eta hileko azken ortzegunetan, 17:30etik 19:30era biltzen da udalak Koskontsa Bideko 7ko bigarren pisuan duen aretoan, haurdun dauden emakumeek eta bularra ematen dutenek izan ditzazketen zalantzak argitzeko helburuarekin. Jendaurreko aurkezpena egin zuten otsailaren 9an, ortzegun arratsaldean, berendu ekologiko baten bitartez.

Bularra ematen ari diren amak bildu zituzten, edoskitze naturalaren aldeko publizitatea egiteko. Agertu zirenen artean Laura Gutmanen bi liburu zozketatu zituzten.

Edoskitze tailerra

Tailer hauetan hainbat ama edo ama beharrak elkartzen dira beraien esperientziak eta zalantzak azalduz. Helburua amei informazioa eskaintzea da, eta egoerari bere kabuz aurre egiteko babesa eta baliabideak ematea, horretarako gai baitira emakumeak, Amagintzako Ainhoa Zaldua eta Amaia Lasherasek aipatu digutenez. Bertzeen esperientziak hagitz baliagarriak dira horretarako. Umeen loa, elikadura osagarria, kolikoak, edoskitzea eta lana, titia kentzea, aitaren papera, hartualdien erritmoa… hainbat dira edoskitze tailerrean ateratzen diren gaiak… Noski, umeak eta aitak ere ongietorriak izaten dira. Emakumea haurdun dagoenean ere komeni da tailer hauetara joatea, zenbat eta informazio gehiago eduki orduan eta arazo guttiago sortzen baitira bularra ematerakoan.

Arazoak moldatzeko amaren etxebizitzara ere joankatu dira eta bi telefono badituzte laguntza emateko: 646 373936 eta 617 261925.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun