Ortziralean eta larunbatean ospatuko dira Igantziko inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 9a

Aurten ere elurra izanen ote dute ttikienek bere kalejiran? Artxiboko argazkia

Berrizaun auzora eginen den bisitarekin hasiko dituzte gazteek

Otsaileko bigarren asteburuan ospatuko dituzte Igantzin inauteriak, ortziral eta larunbatarekin. Etxez etxe eta baserriz baserriko ibilbidean Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde musikariak izanen dituzte lagun.

Otsaileko bigarren asteburuan ospatuko dituzte Igantzin inauteriak, ortziral eta larunbatarekin. Etxez etxe eta baserriz baserriko ibilbidean Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde musikariak izanen dituzte lagun.

 

Otsailak 10, ortzirala

10:00etan Mozorroak elkartu eta Berrizaun auzora joanen dira eskean hasteko. Bidegurutze aldean dauden etxe berrietara eta Frain auzora ere orduan joanen dira. 14:00etan: bazkaria Allinean. 15:30ean: herrian eta Sarrola aldean eskean. Arratsean afaria Biltoki elkartean.

 

Otsailak 11, larunbata

08:00etan elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibiliko dira gazteak. 16:00etatik aitzinera haurrentzako jokoak, berendua eta kalejira izanen dira. 18:00etatik 20:00etara haurrentzako musika izanen da. 19:00etatik 20:00etara boletoen zozketa. Gauean, gazteek afaria La Villa jatetxean. Gauerditik aitzinera musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun