Lesakako Besta batzordea osatzeko bilera deitu dute otsailaren 3an

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 2a

Ortziral arratsaldeko 18:00etan eginen da Herriko Etxeko pleno aretoan

Otsailaren 3an, ortzirala, 18:00etan, besta batzordea osatzeko bilera izanen da Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Bilera irekia izanen da, bizilagun eta interesa duen guziari zuzendua.

Otsailaren 3an, ortzirala, 18:00etan, besta batzordea osatzeko bilera izanen da Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Bilera irekia izanen da, bizilagun eta interesa duen guziari zuzendua (musika, kultura, kirola, zerbitzu eta mota guzietako elkarteak, enpresak, ostalaritza, peñak, gazteak, gurasoak, jubilatuak...).

Bertze gaien artean kartel lehiaketa, eskuko egitaraua (programa), garbitasuna... aztertuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun