Berako “Toki Ona” institutuko 64 ikaslek bihotz eta biriketako oinarrizko bizkortze teknikak ikasteko aukera izan dute. DBH 4. mailako ikasle guztiek ia-ia bi orduko ikastaro bat egin dute, arriskuan dagoen pertsona baten bizia salbatu ahal izateko oinarrizko teknikak ezagutuz.
Ikastaroak hiru zati izan du: hasieran ikasle bakoitzaren ezagupen maila neurtu da inkesta baten bidez; ondotik azalpen teorikoak eman dira; eta bukatzeko, kiroldegian egokitutako gela batean, eta beharrezkoak ziren materialekin, ariketa praktikoak egin dituzte, hau da: bihotz masajea, ahoz-ahokoa, eta albo-segurtasun postura.
Ikastaro hau osasun-larrialditan lan egiten duten profesional batzuk martxan jarri dute, El ABC que salva vidas elkartea sortuz. Ondotik Osasun eta Hezkuntza Departamentuen arteko proiektu bat sortu zen, eta hortik ikastetxeetara (irakasleak formatu ondotik) hedatu da.
Erreanimazio teknika hauek ezagutu eta aplikatu ez gero, hainbat jendeen bizia salbatu daiteke.