Berako Labiaga Ikastolak duen Larun Mendi taldeak Nafarroako Mendi federazioaren eskutik saria jaso zuen urtarrilaren 20an. Izan ere, Nafarroako Mendi Federazioak, Nafar Mendizaletasunaren III. bestaren barrenean, ikastolako Larun Mendi taldea saritu zuen bere sorreratik, duela ia 40 urte, haur eta gazteen artean egiten ari den lanarengatik, mendi zaletasuna bultzatzeko.
Sari honek pozez eta ilusioz bete zituen ikastolako partaide guztiak eta bereziki ibilbide luze honetan, mendi taldearen ardura eramaten duten kideak.
Aipamen berezia merezi du Mari Jose Errandoneak egiten duen lana; mendi taldearen sorreratik ez baitu kale egin igandeetako hitzorduetan. Lan honek ere, bere errekonozimendua jaso zuen joan den abenduan, Nafarroako Gobernuak kiroletako zilarrezko domina ezarri zionean haur eta gazteen artean mendizaletasuna, eta honek bultzatzen dituen baloreak bultzatzeagatik.
Aipatzea ere, bertzaldetik, Larun eta Larun ttiki hamabost egunero antolatzen dituztela mendi irteerak gure inguruko mendietara. Larun ttiki haur txikiagoei zuzendua eta Larun, koxkorragoak direnentzat.