Mozorro xurien arrimoan, denek ederki pasatzeko moduko egunak heldu dira

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Ortzegunean gosaldu ondotik, bizkarrekoak paratuko dizkiete mozorro zuriei eskolan inauteak abiatzeko. Ortziraleko bertso afarian ere giro ederra izanen da. Utzitako argazkiak

Mozorro xuriek prest dute hiru eguneko inauteri bestaren egitaraua, baina beraien arrimoan, herritarrek nahiz kanpotik datozenek ederki pasatzeko moduko egunak izanen dira.

OTSAILAK 9, ortzeguna

Goizean, Mozorro Xuriek Primitibo ostatuan gosalduko dute. Ondotik eskolara ohiko bisita eginen dute musikariekin. Eskolakoek kolorezko bizkarrekoak paratuko dizkiete Mozorro Xuriei eta ondotik kalejira eginen dute. Segidan baserrietara joanen dira musikariekin. Eguna Azkilarrea, Aientsa, Eguzkialdea eta Bordalarreako baserrietan pasatuko dute. Arratsaldean eskolan haurren mozorro besta. Gauean Mozorro Xuriek Primitibo ostatuan afaria.

OTSAILAK 10, ortzirala

Goizean Mozorro Xuriak Primitibon gosaldu eta herrian barna ibiliko dira eskean. Eskolako haurrak, berriz, baserrietan ibiliko dira puxka-puxka. Eguerdian Mozorro Xurien bazkaria Burlada jatetxean. Arratsaldean poteoa. Gauean emakumeen afaria Burlada jatetxean eginen da eta Aterpen Mozorro Xuriek antolatutako bertso afaria izanen da, Sebastian Lizaso eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Modestorekin.

OTSAILAK 11, larunbata

Eguerdian Mozorro Xurien bazkaria Pabloenea jatetxean. Arratsaldean haur mozorrotuen desfilea. Ondotik berendua. Ilunabar aldera Mozorro Xurien arteko herri kirol desafioa frontoian. Gauean Mozorro Xurien afaria Ekaitza Elkartean. Ondotik Hobaneuke taldearekin dantzaldia izanen da Gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun