Berrizaun auzora eginen den bisitarekin hasiko dituzte gazteek inauteriak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 25a

Utzitako argazkia

Bi egunez haur, gazte nahiz helduentzako ekitaldiak izanen dira

Otsaileko bigarren asteburuan ospatuko dituz­te Igantzin inauteriak, or­tziral eta larunbatarekin. Etxez etxe eta baserriz baserriko ibilbidean Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde musikariak izanen dituzte lagun.

 

OTSAILAK 10, ORTZIRALA

• 10:00etan: Mozorroak elkartu eta Berrizaun auzora joanen dira eskean hasteko. Bideguru­tze aldean dauden etxe­ berrietara eta Frain au­zo­­ra ere orduan joanen dira.

• 14:00etan: bazkaria Alli­nean.

• 15:30ean: herrian eta Sarrola aldean eskean.

• Arratsean: afaria Biltoki elkartean.

 

OTSAILAK 11, LARUNBATA

• 08:00etan: elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibiliko dira gazteak.

• 16:00etatik aitzinera: haurrentzako jokoak, berendua eta kalejira.

• 18:00-20:00: haurren­tzako musika.

• 19:00-20:00: boletoen zozketa.

• Gauean: gazteek afaria La Villa jatetxean.

• 00:00etatik aitzinera: musika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun