Duela bi aste, Nafarroako Gobernuko Osasun Saileko arduradunekin bildu ziren Bortzirietako alkateak, eta Udalak herritarrei baieztatu nahi izan dienez, osasun zerbitzua Gipuzkoan jasotzen segituko dute herritarrek. Bolantea lortuta, Donostiako Onkologikoan artatuak izanen dira.