Berriz ere urteroko data seinalatuak heldu zaizkigu. Mozorro Xuri nahiz beltzak guztia prestatzen ariko dira, otsailaren bigarren asteburuan mozorrotzeko. Haur, gazte eta heldu, guztiek bizitzen dituzte inauteriak. Mozorro Xuriek antolatzen dituzte eta puxka-puxka biltzea, musika, bertso-afaria, herri kirolak, gisa guztietako mozorroak eta bertze izanen dira aurten ere.
25 bat Mozorro Xuri ibiliko dira baserriz-baserri eta etxez etxe. Egitaraua aldizkari honetako gehigarrian aurkituko duzue, 24. orrialdean.