Arantza eta Igantziko parrokietan ezinduen zerbitzurako tresna batzuk izan ohi dira, tartean gurpildun aulkiak. Gutti daudenez, guztiak banatuak dira. Herriko apaizak adierazi duenez, nahikoa maiz eskatzen dizkiote. Hortaz, norbaitek bere etxean tresna horietatik izan eta behar ez balu, abisatzeko eskatu du.