Ikastolaren hitzarmena

Aitor AROTZENA 2012ko urtarrilaren 25a

Abenduaren 7an Tantirumairu ikastolak Cornelia Lecuona Fundazioko Patronatuarekin hitzarmen berria sinatu zuen. Akordio honen bidez, Ikastolak lortu du Otxogorrienea etxea eta inguruko lu­rrak bertze 25 urtez erabiltzeko baimena. Honela, Ikastolak bere Hezkuntza Proiektuarekin aitzinera segituko du eta era berean, etorkizun hurbilean aurreikusten diren eskakizunetara egokitu ahal izateko beharrezko moldaketa eta anpliazioak egiteko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun