45 bikote Santa Barbarako V. Igoeran

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 25a

Utzitako argazkia

Urtarrilaren 7an egin zen urtero Loro, Zubi eta Xabierren omenez egiten den Santa­ Barbarako Igoera. Bosgarren edizio honetan, 45 bikote aritu ziren lasterka­ko kronoi­goeran eta jende ugari oinezko ibilaldian. 6 kilometro eskaseko zeharkaldia, kirolde­gian hasi eta Santa Barbara kaxkotik pasatuz berriz ere kiroldegian bukatu zen. Iaz bezala, Manttaleko emakumeen taldeko bikote dexente osatu ziren, baita gaz­te­txoen eskolako bertze batzuk ere, probari kutsu herri­koia emanez. Ttikienak he­rri­tik mugitu gabe aritu ziren korrika, kiroldegi ingu­ruan. Proba amaitzean, taloz eta bertako hainbat produktuez egindako merendu paregabe bat eman zen Rikar­do­ Baroja eskolan eta hainbat zozketa ere izan zen. Mendiaren Eguna bukatzeko­, solasaldia eskaini zuen Javier Yanci Irigoien­ IVEFeko katedradun lesakarrak, Depor­te competición versus salud: ¿Incompatibles? izenburupean. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu zuten guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun