Presoen alde martxa

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 25a

Sara eta Berako gaztetxeek euskal presoen aldeko mendi martxa antolatu dute otsailaren 4rako, larunbata. Beratik Sarara eginen da mendi ibilaldia eta ondotik, Saran segituko dute ekitaldiek. 10:00etan abiatuko dira Altzateko plazatik eta ondotik gosaria eginen da Gondendiagan (Benta beltza). 14:30 aldera Zoldbeer eta hain­bat garagardoren dasta­tzea eta bazkaria izanen dira Sarako Gaz­­t­e­txean.

17:00 aldera pilota ­beer herrikoia eginen da kiroldegian. Eta 20:00­etan presoen aldeko afaria eginen da Saraskatasunak antolatuta. Gaupasa ere izanen da.

Martxarako txartelak Katakun eta Sarako He­rriko Etxeko Edantegian eros daitezke, otsailaren 2ra arte.

 

Film laburrak

Otsailaren 17an, film laburren emanaldia eginen da Kaxerna gazte­txean. Ondotik, DJ-ak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun