Guardia Zibil baten kontrako pintadak ezabatzea eskatu du Berako UPNk

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 24a

Ekintza honek Herriko Etxeko talde guzien kondena merezi duela uste du

Guardia zibil baten eta bere familiaren aurka Berako kiroldegiaren horman pintada bat agertu dela salatu du Berako UPNk. Pintadan diana bat ageri da eta guardia zibil baten familia aipatzen da eta UPNren ustez, “berehala ezabatu behar da, ezin da aitzakirik paratu eta gerorako utzi”. Eraberean, Guardia Zibilari eta bere senideei bere elkartasuna eta babesa adierazi die.

UPNk ohar bidez jakinarazi duenez, “ekintza hau bizilagun guziak babesten dituen Guardia Zibila bezalako erakunde baten kontrako bertze mehatsu bat da eta hau ez da onargarria demokrazian.

UPNk dioenez, pintada gehiago ere badaude herrian, “ETAren presoen aldekoak eta hauen hurbilketa eskatzen dutenak” eta beti ere talde erregionalistaren arabera, “honek herritarrak aspertu eta nekatu egiten ditu, bere herria talde terroristaren aldeko mezuak dituzten pintadekin nola betetzen den ikusi behar izaten baitute”.

Azkenik, UPNk dio ekintza honek “Herriko Etxea osatzen duten eta herritarrak errepresentatzen dituzten talde guzien –Aralar, PNV, Bildu eta UPN– kondena esplizitua" merezi duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun