‘Erregea eta bufoia’ bertso eta antzerki emanaldia larunbatean Beran

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 19a

Ander Lipus izanen da bufoia. Utzitako argazkia

Berako Kultur Batzordeak antolatuta 22:00etan hasiko da Kultur Etxean

Berako Euskara Batzordeak Erregea eta bufoia bertso eta antzerki ikuskizun berezia antolatu du datorren larunbaterako. Ikuskizun honetan Ander Lipus aktorearekin batera, Sustrai Colina bertsolaria eta Unai Elizasu gai jartzailea arituko dira; bufoia, erregea eta zalduna, hurrenez hurren.

Ikuskizunean erregea eta bufoia, bertsolaria eta aktorea, nor baino nor arituko dira. Ikuskizun honetan esperimentatu nahi da erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan hitza nork apainduko ote duen hobeki. Alegia, bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria, norgehiagoka horretan, nor ote den gehiago. Hori guztia zaldunak (gai jartzaileak) prestatutako gaien arabera.

Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erraza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.

Euskara batzordeak Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatu du emanaldia. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, eta lehiatilean bertan eskuratu ahalko da, 21:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun