Igantziko Biltoki elkarteak urteko batzar orokorra eginen du urtarrilaren 21ean, larunbatarekin, arratseko 20:30ean lehen deialdian eta 21:00etan bigarren deialdian. Bilera honetan, elkartearen kontuak, bazkideen altak eta bajak eta urteko programa aztertuko dira, eskari-galderen txandaren aitzinetik.
Ondotik, 21:30 aldera, zuzendaritza batzordea berritzeko ez ohiko batzarra eginen da. Hamabi lagunek osatzen dute batzordea eta urtero erdia berritzen da. Aurten, Idoia Urtxeki presidentea, Rosa Sein diruzaina eta Jabier Telletxea, Miren Mitxelena, Aitor Almandoz eta Xabi Almandoz bokalak juntatik ateratzekoak dira eta hauen ordezkoak aukeratu beharko dira.
Bertze alde batetik, ilbeltzaren 7an hasi zen Biltoki elkarteak antolatutako mus txapelketa eta 8an berriz, partxis txapelketa.