Nafarroako Kenpo Kairen bilgunea izan zen Bera

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 17a, 11:22

Utzitako argazkia

Gerriko berriak lortzeko azterketak egin ziren

Berako Toki Ona kiroldegian Kenpo Kai-ko azterketak egin ziren abenduaren 10ean. Beran eta inguruan arte martzial hau praktika­tzen duten 80 lagun ingu­ru bildu ziren proba honetara, beraien gerriko berriak lortzeko. Tribunalaren buru Shihan Vidal izan zen, ge­rriko beltza eta 8. Dan-a dena eta Nafarroako Karate Federazioko Kenpo Departamentuko zuzendaria. Tribunalaren gainontzeko irakasleak Pilar Martinez, Koro Iriarte, Modesto Ordoki, Jorge Velez, Edorta Iturria eta Ana Mitxelena izan ziren. Tribunalak, lortutako gerri­ko berriak akreditatzen dituen diplomak ematerakoan, kenpolariak zoriondu zituen eraku­tsitako maila altuagatik.

Duela 10 urte ingu­ru hasi zen Berako Kenpo eskola lanean, denbora honetan Nafarroako arte martzialen «erre­ferente» bihurtu da. 10 urte hauetan nazio nahiz internazional mailan arrakasta haundia lortu dute, baina dudarik gabe handiena, gaur egun Berako Kenpo eskolan 4 eta 65 urte arteko 100 lagun ingu­ru lanean ari direla da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun