Gaztetxeko arropa trukeko azoka Berako herrigunera eramanen da larunbatean

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 25a

Orain arte asteazken eta ortziraletan egiten da Kaxernan

Etxean soberan dagoen arropari probetxua ateratzeko asmoz, arropa trukearen azoka antolatzen hasi zen Berako Kaxerna Gaztetxea joan den urte hondarrean. Astean bi egunez, asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara eta ortziraletan 19:00etatik 20:00etara egiten da azoka, eta mota guztietako arropak balio du, jantziak aprobetxatu eta trukea bultzatzea baita helburua. Gainera, doan izaten da.

Bada, urtarrilaren 28an, larunbat honetan, Kaxernan egiten den arropa truke hori Berako herrigunera eramanen dute eta larunbat goizeko 10:00etatik 13:00etara Altzateko karrikan jarriko dute postua eta han izanen da arropa hartu edo uzteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun