Bada ia hilabete bat azken berriak ikusten ez ditugula, seguru hainbat gauza pasa direla bitartean baina errepasoa emanez hau da nabarmena, eguberriak protagonista, herrian apaintzen olentzeroren etxetxoa, jaiotza plazan eta haurren kantan herrian barrena eta nola ez eliz ospakizunetan.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen alde batera edo bestera horretaz gozatu ahal dugunoi, eskerrak lan egin duen edonori, bai toki batean edo bestean, modu batera edo bestera, batzuek disfrutatzeko, besteek lan egin behar baitute.