Berako Larun Haizpe elkarteak zozketatutako Lanzaroterako bidaia Haizea Urkiolari suertatu zaio

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 11

Haizea Urkiola irabazlearen txartelarekin eta Itziar Andueza, Oskar Urkiola aita eta Muskoa Tolosarekin. Utzitako argazkia

Astearte arratsean egin zen zotz Lixoia ostatuan

Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era Berako Larun Haizpe merkatari elkarteko bazkide diren establezimenduetan egin diren erosketen truke, Lanzaroterako bi pertsonendako bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute bezeroek. Lanzaroten 4 izarreko hotelean astebete egoteko aukera izanen dute irabazleek, pentsio erdian

Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era Berako Larun Haizpe merkatari elkarteko bazkide diren establezimenduetan egin diren erosketen truke, Lanzaroterako bi pertsonendako bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute bezeroek. Lanzaroten 4 izarreko hotelean astebete egoteko aukera izanen dute irabazleek, pentsio erdian.

Lanzaroterako bidaia honen zozketa urtarrilaren 10ean, astearte arratsean egin zen Lixoia ostatuan. Komertzioetan bildutako txarteletan, izena, telefonoa eta erosketa egindako dendaren izena ageri zen eta ehunka txartelen artean, Haizea Urkiolarena atera zen. Elika dietetika zentroan erosketa egin ondoren lortu du saria.

Argazkian, sari banaketan ageri da Haizea Urkiola sariduna, Elika dietetika zentruko Itziar Andueza, Oskar Urkiola bere aita eta bidai agentziako Muskoa Tolosarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun