Mugikortasuna landuz Ekintza Plana onartu du Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 11

Abenduaren 22ko udalbatza ahobatez onartu zuen Berako Udalak Mugikortasunerako Ekin­tza Plana. 2010eko uztailean mugikortasunerako diagnostikoa aurkeztu zenetik, herrian egindako partaide­tza eta azterketa-prozesu oso baten emai­tza da, herriko kirola, kultura, hezkuntza eta gizarte arloko hainbat eragilerekin landu da azkeneko hilabeteetan. Errazak direlako, kostu ekonomiko eskasa dutelako edo garran­tzitsuak eta urgenteak direlako, epe laburrean abian jar daitezkeen neurriak identifikatu eta azpimarratu nahi izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun