Igantziko Biltokik urteko batzarra eginen du hilaren 21ean

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 11

Mus eta partxis txapelketak asteburuan abiatu dira

Igantziko Biltoki elkarteak urteko batzar orokorra eginen du urtarrilaren 21ean, larunbatarekin, arratseko 20:30ean lehen deialdian eta 21:00etan biga­rren deialdian. Bilera honetan, elkartearen kontuak, bazkideen altak eta bajak eta urteko programa aztertuko dira, eskari-galderen txandaren aitzinetik.

Ondotik, 21:30 aldera, zuzendaritza batzordea berritzeko ez ohiko batzarra eginen da. Hamabi lagunek osatzen dute batzordea eta urtero erdia berritzen da. Aurten, Idoia Urtxegi presidentea, Rosa Sein diruzaina eta Jabier Telletxea, Miren Mitxe­lena, Aitor Almandoz eta Xabi Almandoz bokalak juntatik ateratzekoak dira eta hauen ordezkoak aukeratu beharko dira. Beraz, presidente berria izanen da.

Bertze alde batetik, ilbeltzaren 7an hasi zen Biltoki elkarteak antolatutako mus txapelketa eta 8an berriz, par­txis txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun