68 haurrek parte hartu dute Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan

Aitor AROTZENA 2012ko urtarrilaren 11

Aitor Arotzena

68 neska-mutikok parte hartu dute Beti Gazte elkarteak antolatutako 2011ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan. Haurrek eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten eta abenduaren 29an egin zen sari banaketa elkartearen egoitzan. Saridunek, material didaktikoan erabiltzeko erosketa bonoak, errotuladoreak, USB memoriak eta koaderno bana izan zuten, baina parte hartzaile guziek izan zituzten sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun