30 taldek parte hartu zuten jaiotza eta olentzero lehiaketan. Berrikuntza gisara, Olentzeroak plazatik kanpo paratu ziren eta horrek ikusgarriagoa egin zuen lehiaketa. Gainera, plazarako sarbidea autoentzat itxia zegoen eta jendeak lasai ederrean ikusi ahal izan zituen olentzero eta jaiotzak. Helduen kategorian Ziharkak (eskuineko argazkian) irabazi zuen lehiaketa eta Añarrak taldeak jaso zuen olentzero onenari Esparza Saria (ezkerreko argazkian).