Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era Berako Larun Haizpe merkatari elkarteko bazkide diren establezimenduetan egin diren erosketen truke, Lanzaroterako bi pertsonendako bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute bezeroek. Lanzaroten 4 izarreko hotelean astebete egoteko aukera izanen dute irabazleek, pentsio erdian.
Lanzaroterako bidaia honen zozketa urtarrilaren 10ean, astearte arratseko 20:30ean eginen da Lixoia ostatuan.